|
Elgoibarko albisteak |
|
Haur eta gaztetxoek primeran
pasa zuten larunbatean izandako XV. Tenis Jaialdian Zortzi urtetik gorako dozenaka haur eta gazte gerturatu ziren joan den larunbatean Elgoibarko Olaizaga kiroldegira, beti ere, Udal Kirol Patronatuak antolatutako XV. Tenis Jaialdiarekin disfrutatzeko asmoarekin. Divertenis enpresa eta 40-15 tenis-elkartearekin elkarlanean antolatutako jaialdi honetan parte hartzera animatu zirenek tenisaren inguruko jarduera eta joko ugariz gozatu ahal izan zuten (10:30etik 14:00etara bitartean). Antolatzaileek beharrezkoa zen material guztia jarri zuten eta hurbildutakoek primeran pasatzeko aukera izan zuten. Horretaz gain, zozketak eta opariak izan zeren bertaratu zirenentzat. |