|
Elgoibarko albisteak |
|
Dena dago prest Trinitate
jaietarako Elgoibarren Trinitate jai herrikoiak ospatuko dira asteburu honetan. Horrela bada, aurtengo jaietan, herritarrek, mota askotako ekitaldiez gozatzeko aukera izango dute. Jai egitaraua ostiralean jarriko da abian, Kiribilka aisialdiko programaren saio batekin (17:30ean Foruen plazan). Ondoren, Txoborro magoaren ekitaldia izango da (19:00etan Maalako parkean), eta bukatzeko, “Gernika, mihise gaineko dantza” izeneko ikuskizuna eskainiko du Aukeran dantza taldeak (22:15ean, Herriko Antzokian). Hala ere, jai hauetako ekitaldirik gehienak larunbatean eta igandean izango dira. Hasteko, Aita Agirre plazan eta Leku Ederren Trinitateetako IV. Feria Berezia egingo da, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:00ak bitartean. Bertan, gure herriko baserrietako produktuak erosi eta dastatu ahal izango dira. Gainera, feria lekuan Elgoibarko baserrietako ganadua eta abereak egongo dira ikusgai. Horretaz gain, larunbatean, kale-kantariek herriko kaleak girotuko dituzte. Era berean, idi-dema erakustaldi bat izango da Elgoibarko “Harri Beltzarekin” (12:30ean Nafarroa plazan). Arratsaldean, bestalde, dantza jaialdia eskainiko dute musika eskolako ikasleek (18:00etan Foruen plazan); eta egunari amaiera emateko, helduen danborrada egingo da (23:30etik aurrera). Igandean, Trinitate eguna |