|
Elgoibarko albisteak |
|
Udal Kirol Patronatuak Kirol
Udalekuetarako plaza gehiago jarri ditu Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak honako hau aditzera eman nahi du: Kirol Udalekuetako plazak bete egin zirelako, izena eman izan ezinik gelditu direnak Olaizaga Kiroldegira joan ahal izango direla izena ematera. Izena emateko epea ekainaren 21era arte egongo da zabalik. Patronatuaren helburua da haur guztiei Kirol Udalekuetan parte hartzeko aukera eskaintzea. |