|
Elgoibarko albisteak |
|
Sanlo eskubaloi taldea eta loreak saltzeko postuak
izan dira ekaineko azokaren protagonista nagusiak (2010/06/26) Larunbat honetan, hileroko azken larunbateko nekazaritza eta abeltzaintza feria izan da Elgoibarko erdiguneko kaleetan. Feria egun honen berrikuntza nagusi gisa, aita Agirre plazan, loreak eta landareak saltzeko hainbat postu jarri dira. Era berean, Sanlo eskubaloi taldeak txosna jarri du, Nafarroa plazan, pintxoak saltzeko (entsalada errusiarra, patata tortilla eta Gernikako piperrak). Gainontzean, feria eguna ohiko bidetik joan da. Herriko baserritarren saltokiak Nafarroa plazan jarri dira, eta ganadu feria, berriz, Aita Agirre plazan izan da. Horretaz gain, Kale Kantariek herriko kaleak girotu dituzte euskal kanta herrikoiekin (12:00etatik aurrera). |