Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

Datorren larunbateko ferian hainbat postu jarriko dira loreak eta landareak saltzeko
(2010/06/23)

Emakume bat loreak eta landareak saltzeko bere postuan

Larunbat honetan, hileroko azken larunbateko nekazaritza eta abeltzaintza feria izango da Elgoibarko erdiguneko kaleetan.

Feria egun honen berrikuntza nagusi gisa, aita Agirre plazan, loreak eta landareak saltzeko hainbat postu jarriko dira. Era berean, Sanlo eskubaloi taldeak txosna jarriko du, Nafarroa plazan, pintxoak saltzeko (entsalada errusiarra, patata tortilla eta Gernikako piperrak).

Gainontzean, feria eguna ohiko bidetik joango da. Herriko baserritarren saltokiak Nafarroa plazan jarriko dira, eta ganadu feria, berriz, Aita Agirre plazan izango da.

Horretaz gain, Kale Kantariek herriko kaleak girotuko dituzte euskal kanta herrikoiekin (12:00etatik aurrera).