Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

Jose Manuel Esnalek egindako kartel batek San Bartolome jaiak iragarriko ditu
(2010/07/22)

2010eko San Bartolome jaiak iragarriko dituen kartela

Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak 2010eko San Bartolome jaietako kartela aukeratzeko lehiaketaren emaitzak jakinarazi ditu. Guztira, 11 lan aurkeztu dituzte aurtengo lehiaketara eta, iaz bezala, Jose Manuel Esnalek egindako lan batek iragarriko ditu aurtengo jaiak. Lehiaketaren irabazleak 600 euroko saria jasoko du. Era berean, epaimahaiak 300 euroko akzesita emango dio Jabier Isastiri.

Bestalde, haurren mailan zazpi lan aurkeztu dituzte. Partehartzaileak Lide Baz, Marķa Ruiz De Gauna, Nora Bastida, Mikel Vallejo, Nerea Bastida, Amets Isasti eta Gorka Baz salegi izan dira. Urtero bezala guztientzako sariak izango dira.

Kartel lehiaketetako sariak abuztuaren 22an banatuko dituzte, 19.00etan kultur etxeko erakusketa gelan izango den ekitaldi batean, hain zuzen ere.