|
Elgoibarko albisteak |
|
Elgoibarrek internet bidez enplegua bilatzeko doako ikastaroak
eskaintzen ditu Elgoibarko Udalak eta enpleguaren zerbitzu publiko den Redtrabaja@ web gune berriak, internet bidez, lana bilatzen ikasteko doako ikastaroak eskaintzen dizkie herritarrei. Ikastaro horiek irailetik aurrera izango dira. Ikastaroen jasotzaileak: · Langabezian dauden pertsonak · Lanbide hobea aurkitu nahi dutenak · Ikasleak, e.a. Lana bilatzen ikasteaz gain, eta eskaintzen diren lanpostuetarako izena emateko eman beharreko pausoak ikasteaz gain, ikastaroak egitera animatzen diren pertsonek hainbat aholku eta laguntza jasoko dituzte, adibidez, euren curriculuma atari espezializatuetan agertzeko, enpresetan aurkezteko eta izapide ezberdinak online egin ahal izateko. Bestalde, esan behar da ikastaroak maila ezberdinetan antolatuko direla:
Doako ikastaro hauei buruzko informazio gehiago jaso nahi duten pertsonek, Elgoibarko Udaleko 943 741050 telefono zenbakira deituz lortuko dute (arduraduna: Bittor Ramal Olmedo) edota redtrabaja@elgoibar.net helbidera mezu bat bidaliz. Ondorengo helbidean ere informazio gehiago aurki daiteke: www.redtrabaja.es. |