Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

Udalak begirale titulua eskuratzeko ikastaroa antolatu du

(2010/09/02)

 

Begirale ikastaroa iragartzeko kartela

 

Elgoibarko Udaleko Gazteria Sailak haur eta gaztetxoen begirale ikastaroa antolatu du,  Debabarreneko beste herrietako udalekin elkarlanean.

 

Ikastaroa Urtxintxa aisialdi eskolak emango du eta Eusko Jaurlaritzak homologatua da.

Ikastaro erdia Eibarren eta beste erdia Ermuan izango da, 2010eko irailaren 17tik 2011ko urtarrilaren 29ra. Saioak ostiraletan (16:00etatik 20:00etara) eta larunbatetan (goiz eta arratsaldez) izango dira.

 

Ikastaroaren prezioa 450 eurokoa izango da eskualdeko herritarrentzat eta 550 eurokoa bestelakoentzat. Ikastaroan zehar egiten diren asteburu pasak (3 edo 4) aparte ordainduko dira.

 

Ordainketa, Urtxintxaren kontu korronte zenbakian egin beharko da: 30435 0084 770840018773. Izena ematerakoan, interesatuek ordainagiria eta N.A.N.aren kopia aurkeztu behar dute. Ordainketa bi zatitan egin ahal izango da: lehenengoa izena ematerakoan eta bigarrena azaroaren amaieran.

 

Izenematea: Udaleko Gazteria Sailean (Foruen Plaza, z/g) eta Gazteentzako informazio gunean (Nafarroa Plaza, 3), irailaren 10era arte.

 

Ikastaroan parte hartzeko bete beharreko baldintza bakarra honakoa da: 2011ko maiatzaren 31 baino lehen, 18 urte beteta izatea.

 

Herrian praktikak gauzatzen dituzten ikasleei, Udalak matrikularen erdia itzuliko die.

 

Ikastaroaren egutegia