Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

‘Ahozkotasuna eta bertsogintza’ egitasmoaren jaialdiak asteartean eta asteazkenean izango dira
(2011/05/14)

‘Ahozkotasuna eta bertsogintza’ egitasmoaren jaialdi bat

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak, ikasturte hasieran, jarraipena eman dio Elgoibarren ahozko komunikazioa bertsoaren bidez lantzeko egitasmoari.  Proiektu hau Elgoibarko Udalak finantzatutakoa da. Guztira, 247 ikasle ari dira ahozkotasuna eta bertsogintza lantzen ikasturte honetan: Herri Eskolako, Ikastolako 5. eta 6. mailetakoak eta Institutuko DBH 1eko ikasleek jardun dute egitasmo horren baitan.

Aurtengoa proiektu honen seigarren edizioa izan da, eta bertan, lehen hezkuntzako 4., 5. mailako eta DBH1eko ikasleek, astean, ordubete eskaini diote ahozkotasuna lantzeari, horretarako bitarteko tresna bertsoa izan dutelarik.

Ikasleek eskainitako Bertso Jaialdia
Proiektuak ikasturte osoko iraupena izan du, eta bertan jardun duten ikasleek bertso-jaialdi bat egingo dute, herritarren aurrean, urtean zehar egin duten lanaren erakusgarri bat eskaintzeko.

Asteartean, hilak 17, bai Ikastolako bai Herri Eskolako 4. mailako ikasleak izango ditugu, lau talde guztira. Tartean Urko Egańa eta Mikel Olaizola elgoibartarra ere izango ditugu, bat-batean kantari.

Asteazkenean, hilak 18, bi ikastetxeotako 5. mailako ikasleak (lau talde) eta Arreiturreko DBH 1eko 3 talde izango dira.

Bertso-jaialdia Elgoibarko Herriko Antzokian izango da eta 18:30ean hasiko da.