|
Elgoibarko albisteak |
|
Zabalik dago eskualdeko XIX. Futbol 7 Txapelketan izena emateko epea (2011/05/24) Elgoibarko eta Eibarko Udal Kirol Patronatuek aditzera eman dutenez, dagoeneko zabalik dago eskualdeko XIX. Futbol 7 Txapelketan izena emateko epea. Izena emateko epea maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, eta horretarako, interesatuek Ipurua eta Olaizaga kiroldegietara bertaratu beharko dute. Izena ematean, berriz, 60 euro ordaindu beharko dira taldeko. Antolatzaileek, gehienez ere, 20 talderentzako lekua jarri dute. Talde bakoitzak, bestalde, 18 jokalari izango ditu. Txapelketan 1993 urtea baino lehen jaio diren guztiek parte hartu ahal izango dute. |