|
Elgoibarko albisteak |
|
Elgoibarko herriak Gabon Zaharretako azoka jendetsuarekin agurtu zuen
2011 urtea (2012/01/01) Azken urteotan gure herrian izan den azokarik jendetsuena izan da larunbatekoa. Eguraldiak lagunduta, milaka pertsona hurbildu ziren Elgoibarrera azokako postuak ikusteko asmoz, ehundik gora izan ziren saltokiak, eta horietaz gain, lehiaketak, abere erakusketak, eta musika, dantza eta bertso saioak izan ziren. Azokako lehiaketak Mausitxa baserriko familiaen poza nabaria izan zen saria jasotzeko orduan, 1.500 euroko saria, garaikurra eta txapela. Barazkien lehiaketan Elgoibarko Txillarre baserriko Peio Rubiorentzat izan zen lehen saria, bigarren saria, berriz, Markina-Xemeingo Alejandro Arrietarentzat izan zen eta jirugarrena, Debako Doniene Berri baserriko Mirian Arrizabalagarentzat. Fruta lehiaketako irabazlea Mutrikuko Sagarmiņa baserriko Antonio Iparragirre izan zen, bigarren saria, berriz, Igorreko Iuriberri baserrikoentzat izan zen eta hirugarrena Gabiriako Maria Etxezarretarentzat. Azkenik, azokako saltokirik hoberenaren saria Antonio Iparragirrerentzat izan zen, eta Lekunberri baserriko Jose Ignacio Aierdik mendiak hoberen zaindu dituen herriko baserritarraren saria jaso zuen. Era berean, Udalak errekonozimendu berezia eman zion Martuteneko Zabalegi baserriari. Izan ere, hamaika urtetan Gabon Zaharretako feriara hutsik egin gabe etorri ondoren, aurtengoan ezin izan zen bere produktuekin etorri, azaroko uholdeetan produkzio guztia galdu zuelako. Azoka, irudietan: |