|
Elgoibarko albisteak |
|
Debabarreneko BTT guneak mendiko
bizikleta gogoko duten mila lagun inguru hartzen ditu urtero Mintxetako kirol instalazioetan dagoen Debabarrena BTT zentroko harrera guneak, urtero, mendiko bizikleta gogoko duten mila lagun inguru hartzen ditu. Gehienak BTT Zentroak dituen 14 ibilbideei buruzko informazioa eskuratzera hurbiltzen da bertara; hala ere, beste askok Mintxetan eskaintzen dituzten zerbitzuak - dutxak, bizikletak garbitzeko unea edo aire libreko igerilekuak- erabiltzeko baliatzen duten Elgoibarren egiten duten egonaldia. Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak aditzera eman duenez, “leku askotakoak” dira BTT Zentroko harrera gunera etortzen diren mendiko bizikleta zaleak; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko herrietako zaleez gain, “gero eta gehiago dira, batik bat, Kataluniatik, Madrildik, Errioxatik eta Nafarroatik datozenak. Era berean, frantziarrak ere, gero eta sarriago bertaratzen dira Mintxetara, mendiko bizikletan ibiltzera. “ Zalantzarik gabe, uztaila, abuztua, iraila eta urria dira Debabarrena BTT Zentroak bisitari gehien hartzen dituen hilabeteak. Gune honetan, halaber, webgune bat erabil daiteke (www.btteuskadi.com), ibilbideak GPSaren laguntzarekin egiteko beharrezkoak diren track-ak deskargatu ahal izateko. Gainera, webgune honek, urtero, 60.000 bisitatik gora izaten ditu (aurten, bisitak %30 gehitu dira 2011 urtearekin alderatuta). |