|
Elgoibarko albisteak |
|
|
Elgoibarrek bere liburuxka turistikoa aurkeztuko du estreinakoz FITURen (2009/01/23) Urtarrilaren 28tik otsailaren 1era bitartean, Debabarrena eskualdeak ofizialki ekingo dio bertako turismoa sustatzeko eta dinamizatzeko urte berri bati, FITURen, Madrileko Nazioarteko Turismo Ferian. Bertan, Elgoibarko herriak, bere liburuxka turistikoa aurkeztuko du, bailarako beste udalerrien marka-irudi berberarekin.
Berrikuntza gisa, Debabarrena eskualdeko stand-era hurbiltzen direnek, joan den uztailean inauguratu zuten Debabarreneko BTT zentroari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute. Zentro horren harrera-gunea Mintxetako kirol instalazioetan kokatuta dago Elgoibarren. Bertan, 14 ibilbide egin daitezke (zailtasun ezberdinekoak) mendiko bizikletarekin.
FITUR mundu mailako turismo arloan garrantzia handiena duen bigarren topagunea da. Aurten, feria horren 29. edizioa izango da. Aurreikusitakoaren arabera, ferian 13.530 enpresa-erakusle bilduko dira, eta 150.000 profesionaletatik gora.
Alkateek, zinegotziek eta Debegesako (eskualdearen garapenerako agentzia) ordezkariek urteroko feria honetan parte hartuko dute; beste hainbat erakundetako ordezkariak ezagutu, harremanak egin eta bailarako berrikuntzak eta proiektu turistikoak aurkezteko.
|
|