|
Elgoibarko albisteak |
|
|
Elgoibarko ludotekak jostailuak eta jokoak maileguan eramateko zerbitzua egokitu du (2009/03/18) Elgoibarko ludotekak mailegu zerbitzua abiatu du “ekipamenduko eskaintza aberasten jarraitzeko asmoz”.
Hori dela eta, ludotekako bazkideek jostailu bat etxera eramateko aukera izango dute astero. Ludotekatik azaldutakoari eutsiz, haurrek “mota askotako jostailuen artean aukeratu ahal izango dute”.
Azken batean, esperientzia berri honekin “ludotekako erabiltzaileei aisialdiko eskaintza desberdinak eskaintzeaz gain, haurrak euren familiekin jolastea bultzatu nahi dugu”.
|
|