Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Kiroldegiko frontoi txikia eta squasha datorren hiruhilabetean erabiltzeko zozketa ostegunean egingo da

(2009/03/30)

 

Olaizaga kiroldegiko squasha

 

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, kiroldegiko frontoi txikia eta squasha 2009ko bigarren hiruhilabetean erabiltzeko zozketa apirilaren 2an egingo da, 19.30ean, Olaizaga kiroldegian.

 

Elgoibarko Udal Kirol Patronatutik gogorarazten dute kiroldegiko frontoi txikiaren eta squasharen erabilera dohainik dela Kirol Patronatuko bazkideentzat.