|
Elgoibarko albisteak |
|
|
Herri Kirolen erakustaldiak ekaineko feria girotu du Elgoibarren (2009/06/27) Eguraldi onak lagunduta, Elgoibarko herriak hileko azken larunbateko feriaren edizio berria ospatu du larunbat honetan.
Lagun Artea taldeko lagunek antolatuta herri kirolen erakustaldiak jardunaldia girotu du eta herritar ugari hurbildu dira Nafarroa Plazan eguerdian izandako ekimena ikustera.
Era berean, herritarrek loreak eta bertako baserrietako produktuak erosteko aukera izan dute Nafarroa Plazan; Aita Agirren abereen erakusketa egon delarik. Ohitura denez, trikitilariek herriaren erdiguneko kaleak girotu dituzte.
|
|