Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Elgoibarko Kirol Udalekuak martxan dira

(2009/06/30)

 

Kirol udalekuetako partehartzaileak Mintxetan

 

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatzen dituen kirol udalekuak astelehen honetan jarri dituzte abian, sei eta 14 urte arteko 180 umeren eta zortzi monitoreren partaidetzarekin.

 

Joan den urtean bezala, haurrek kirolarekin erlazionatutako mota askotariko ekintzekin disfrutatzeko aukera izango dute uztailaren 24ra arte.

 

Saioak herriko kirol instalakuntzetan izango dira (Mintxetan, kiroldegian eta Ikastolako frontoian), astelehenetik ostiralera 9.30etik 12.30era arte. Hasierako jardunaldian giro ona izen da nagusi.

 

Kirol udalekuetako partehartzaileak MintxetanKirol udalekuetako partehartzaileak MintxetanKirol udalekuetako partehartzaileak Mintxetan