Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Elgoibarko Udalak herriko toponimia ikertzeko Gotzon Garate beka berria aurkeztu du

(2009/06/30)

 

Gotzon Garate bekaren aurkezpen ekitaldira hurbildutakoakJon Peli Uriguen, Xabier Kintana, Alfredo Etxeberria eta Roman Garate, Gotzon Garate beka aurrera eramateko sinadura ekitaldian

 

Alfredo Etxeberriak, Elgoibarko alkateak, eta Xabier Kintanak, Euskaltzaindiko idazkariak, Gotzon Garate idazle, ikerlari eta euskaltzale elgoibartarra zenaren izena daraman beka berria aurrera eramateko lankidetza hitzarmena sinatu dute astearte honetan Elgoibarko udaletxean.

 

Udaleko Euskara saileko Batzordeburua den Jon Peli Uriguenek esandakoari eutsiz, Gotzon Garate bekaren lehendabiziko edizioaren helburua “Elgoibarko toponimia bildu, sailkatu, kokatu, aztertu eta finkatzeko proposamena egitea” izango da.

 

Horretarako, beka jasotzen duen pertsonak (edo taldeak) 14 hilabeteko epea eta 20.000 euroko dirulaguntza izango du. Gainera, bekadunak Euskaltzaindiaren tutoretza eta gidaritza izango du lana aurrera eramateko.

 

Hori bai, erakundeak “laguntza eta aholkularitza” emango dio lan egiteko “askatasun osoa” izango duen ikerlariari.

 

Eskaerak aurkezteko epea 2009ko irailaren 1etik 30era arte egongo da irekita, kultur etxean kokatuta dagoen Udaleko Euskara Sailean.

 

Bekaren oinarriak

 

GAO-n iragarkia