Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Elgoibarko Udalerriko Gazteria arloko dirulaguntzak 2009

(2009/07/01)

 

Elgoibarko Udalak herritarrei aditzera eman nahi die 2009ko uztailaren 1eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zirela gazteria arloko diru-laguntzak emateko deialdia eta oinarriak. Deialdia eta oinarriak Tokiko Gobernu Batzarrak onartu zituen 2009ko apirilaren 20an egindako bileran.

 

Horrela bada, Elgoibarko udalerriko haur, nerabe eta gazteen interesekoak diren jarduerak egiten dituzten gazteria arloko irabazi asmorik gabeko talde eta elkarteek dagoeneko aurkez ditzakete diru-laguntzak lortzeko eskabideak.

 

Deialdi honen bidez araututako diru-laguntzak honako hauek izango dira:

 

Elgoibarko Udalerriko haur, nerabe eta gazteen interesekoak diren jarduerak egiten dituzten gazteria arloko irabazi asmorik gabeko talde eta elkarteentzako dirulaguntzak.

 

Gai honi buruzko informazio osagarria lortu nahi dutenek web honetan eta Gazteria Sailean izango dute horretarako aukera. Diru-laguntza hauek arautuko dituzten oinarriak eta deialdia ere bertan daude ikusgai.

 

Diru-laguntza hauen eskabideak eta dokumentazio osagarria Elgoibarko Udaleko Hiritarrentzako arretarako bulegoan (Santa Ana, 2, sarrera Giza Eskubideen Parketik, 20870 Elgoibar, 943 74 10 50, gazteria@elgoibar.net ) aurkeztu beharko dira.

 

.

 

 

Elgoibarren, 2009ko uztailaren 1ean

 

 

 

Elgoibarko Udaleko Gazteria Batzordea