|
Elgoibarko albisteak |
|
|
‘Gure denda, gure poza’ kanpainaren hirugarren zozketa egin dute (2009/11/03) Joan den ostiralean, urriak 30, “GURE DENDA GURE POZA!” kanpainaren hirugarren zozketa burutu zen eta zenbaki saritua 08.607 izan da (Erreserba: 00459).
Urriko zozketan, saria 100 €ko erosketa-txartela izango da. Erosketa-txartel hau:
Saria Elgoibarko Udalean eskuratu ahal izango da eta horretarako 943.74.10.50 telefonora deitu beharko du pertsona irabazleak.
Bestalde, gogorarazi, ekimen hau Elgoibarko Udaleko Ingurumen eta Merkataritza sailek abiatu dutela, Txankakua eta Barren Azoka Merkatari Elkarteen laguntzarekin, eta helburu bikoitza duela: alde batetik, erosketak herriko dendetan egin daitezen sustatzea eta beste aldetik, plastikozko poltsen kontsumoa jaistea.
Kanpaina hau abendura arte luzatuko da eta hilero zozketa bat burutuko da. Honela, Azaroa eta Abenduan ere, 100 €ko erosketa-bono bana zozketatuko da.
|
|