Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Jon Sarasuak Gotzon Garateren omenezko hitzaldia eskainiko du asteazkenean

(2009/11/02)

 Jon Sarasuaren hitzaldia iragartzeko kartela

Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskara elkarteak Gotzon Garate jesuita, idazle eta euskaltzalea omentzeko antolatutako hitzaldi zikloak asteazkenean izango du jarraipena kultur etxean (19.00etan).

 

Oraingoan, Jon Sarasuak “Euskaltasunaren norabideaz oldozpen batzuk” izeneko hitzaldia eskainiko du, nahi duten herritarren aurrean.

 

Hitzaldi zikloa hilaren 11an amaituko da, Xabier Amurizak eta Jon Maiak Musika Eskolako auditorioan eskainiko duten ‘Mende baten aldarria’ ikuskizunarekin.

 

Emanaldi hori 19.00etan hasiko da.