Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Herritarrek etxeko materia organikoarekin konposta egiteko konpostagailuak eskatu ditzakete

(2009/11/04)

 

 

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Mankomunitate desberdinek etxeko landare-hondakinak konposta bihurtzeko kanpaina berria abiatu dute. Hori dela eta, herritarrek etxeko materia organikoarekin konposta egiteko konpostagailuak eskatu ditzakete.

 

Banatuko den konpostagailua oinarririk gabeko edukiontzi aireztatua da, bertan materia organikoak transformazio biologikoa eragiten du, konposta bihurtu arte, eta jakina denez, konposta lorategi edo baratzeko lurzorurako ongarri natural ezin hobea da.

 

Kanpaina honetan parte hartzeko lorategi txiki bat edo baratza izan behar da eta etxean eta lorategian sortzen den materia organikoaren parte batekin etxean erabiltzeko konposta egiteko prest egon behar da.

 

Kanpaina honetara atxikitzen direnei erabat dohainik emango zaie konposta egiteko ontzia, prestakuntza tailerra (ordu terdikoa) eta norbanako konpostgintzarako liburuxka.

 

Kanpainan parte hartu nahi duenak, udaletxeko 943.74.43.84 telefonora deitu edota ingurumena@elgoibar.net helbide elektronikora mezu bat bidali, izen-abizenak, telefono zenbakia eta helbide postala emanez.

 

Kanpaina