Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Elgoibarko Udalak herritarren partaidetzarako bilera antolatu du datorren ostegunerako

(2009/11/06)

 

 Adineko herritar batzuk Foruen Plazako jarleku batean

Tokiko Agenda 21eko prozesuaren barnean herriko dimentsio soziala sustatzeko proiektu pilotuaren bilera irekia izango da datorren ostegunean, 19.00etan, kultur etxeko sotoan.

 

Hori dela eta, Elgoibarko Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu batzar horretara joateko. Saio horretan, egindako diagnosiaren emaitzak aditzera emango dira eta gerturatzen direnek Planean sartu daitezkeen ekintzak landuko dituzte, “aldez aurretik egindako proposamenak aztertuz eta ekintza berrien proposamenak kontuan hartuz”.

 

Deialdia