|
Elgoibarko albisteak |
|
|
Jende ugari hurbildu zen Jon Sarasuak eskainitako hitzaldia entzutera (2009/11/05)
Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskara elkarteak Gotzon Garate jesuita, idazle eta euskaltzalea omentzeko antolatutako hitzaldi zikloak asteazkenean izan zuen jarraipena kultur etxean.
Jon Sarasuak “Euskaltasunaren norabideaz oldozpen batzuk” izeneko hitzaldia eskaini zuen eta herritar ugari hurbildu ziren Sarasuaren hitzak entzutera.
Hitzaldi zikloa hilaren 11an amaituko da, Xabier Amurizak eta Jon Maiak Musika Eskolako auditorioan eskainiko duten ‘Mende baten aldarria’ ikuskizunarekin.
Emanaldi hori 19.00etan hasiko da.
|
|