|
Elgoibarko albisteak |
|
|
Elgoibartarren hiru laurdenak uste du ona dela herritarren arteko bizikidetza (2009/11/11) Bizikidetza Plana dela-eta, gure udalerriko egoerari buruz egin duen diagnosia aurkeztu du Elgoibarko Udalak. Proiektu hau uda aurretik jarri zuen abian Gizagune Fundazioak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu du.
Diagnosi hori egiteko, alderdi politikoen esparruan (13 elkarrizketa) elkarteen esparruan (6 foro eta 76 pertsonaren partehartzea) eta herritarren arteko esparruan (380 inkesta inguru) jasotako lekukotasunak hartu dira oinarritzat. Diagnosiaren arabera, herritarren % 72,8k uste dute herriko bizikidetza “ona” dela; herritarren %14,1ek, berriz, uste du elkarbizitza “hobetu daitekeela”.
Prozesuan parte hartu duten pertsona gehienen irudiko, “larunbat arratsaldetan gure herrira etortzen den gazte andanaren ondorioz sortzen den egoera da” gure udalerriko bizikidetzak duen arazorik larriena. Horretaz gain, hirugarren adinekoen edo emakumeen gizarte kohesioa hobetzeko azpiegiturak falta direla uste dute herritar gehienek.
Diagnosiaren aurkezpena Elgoibarko Kultur etxean, datorren azaroaren 19an, bilera bat egingo da arratsaldeko 18:30ean, bizikidetza planari buruzko diagnosia azaltzeko.
Ehun pertsona inguru izan dira prozesu honetan parte hartzeko identifikatu direnak. Pertsona horiek gonbidatuta daude ekitaldi honetan parte hartzera. Halaber, nahi duten herritar guztiak ere diagnosiaren aurkezpenera joan ahal izango dira.
|
|