Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Udalak 2010 urteko egutegirako argazkiak aukeratu ditu

(2009/11/12)

 Andikaotik Maltzagara doan bidegorria

Elgoibarko Udalak 2010 urteko egutegirako argazki lehiaketa antolatu du Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan. Aurten, bigarrenez antolatu da lehiaketa hau, eta aurrekoak bezalaxe, harrera ona izan du herritarren artean.

 

Oraingoan, 50 herritarrek parte hartu dute, eta orotara, 137 argazki aurkeztu dituzte. Gehienek hiruna argazki aurkeztu dituzte. Esan daiteke, aurtengo lehiaketak gainditu egin duela iazkoa bai kantitateari, bai kalitateari dagokionez.

 

Aukeraketa egiteko epaimahaia Udaleko bi ordezkarik (Euskara batzorde burua eta Kultura batzordeburua) eta Ongarriko beste ordezkari batek osatu dute.

 

Epaimahaiak 12 argazki aukeratu ditu egutegirako, eta saridunak ondorengoak izan dira:

 

Carlos Esteban Egurrola (2 argazki)

Alberto Fernández Picón

Andoni Rementeria Totorika (2 argazki)

Iñaki Beristain Álvarez

Ángel Vicario Burgos

Aitor Zabala Iriondo

Aitor Rementeria Totorika

Eulogio Mancebo Iranzo

Asier Izagirre Egaña

Manu Sánchez

 

Saridunek hirurogeina euroko saria jasoko dute, saritutako argazki bakoitzeko.

 

Bukatzeko, antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete lehiaketan parte hartu duten guztiei.