Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Gazte Informazio Guneak emantzipazioari buruzko hitzaldia eta paintball irteera antolatu ditu

(2009/11/19)

 

 Emantzipazioari buruzko hitzaldia iragartzeko kartelaPaintball irteera iragartzeko kartela

Elgoibarko Gazte Informazio Guneak emantzipazioari buruzko hitzaldia antolatu du datorren astearterako (19.00etan kultur etxean). Hurbiltzen direnek Etxebideren eskaintza eta erakundeen dirulaguntzak ezagutzeko aukera izango dute.

 

Bestalde, Gazte bulegoak 16 urtetik gorakoei zuzendutako Paintball irteera prestatu du hilaren 28rako. Prezioa 10 eurokoa da (8 euro gazte edo ikasle txartelekin) eta parte hartu nahi dutenek datorren astelehenera arte eman dezakete izena Gazte Informazio Gunean.

 

Partehartzaileak 11.00etan abiatuko dira Mendarorantz jolas ezberdinak egiteko eta 14.00ak aldera bueltako dira Elgoibarrera.