Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Emakumeenganako indarkeria salatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte herrian

(2009/11/24)

 Emakumeenganako erasoak salatzeko 2009ko elkarretaratzea

Elgoibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak mota askotariko ekintzak antolatu ditu Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunaren inguruan.

 

Joan den astean abiatutako autodefentsa ikastaroaz gain, bestelako ekitaldiak egongo dira asteazken eta ostegun honetan.           

 

Azaroak 25

 

- Arratsaldeko 19:30etan: Udalak antolatuta, emakumeenganako indarkeria gaitzesteko kontzentrazioa udaletxe plazan.

 

- “Puntu lilaren kanpaina”: Herritarrei “Emakumeenganako indarkeriari ez” leloa duen kartela bidaliko zaie etxeetara. Horrela azaroaren 25ean herritarrak, kartel hauek etxeetako leihoetan, lantegietan, denda eta tabernetako leihoetan zintzilikatzera gonbidatu nahi ditugu.

 

- “Erasoen aurrean argibeak” gida ere herritar guztien etxeetara bidaliko da. Gida honetan, eraso baten aurrean  laguntza jasotzeko eman beharreko pausuak azaltzen dira, baita laguntza eman diezakioketen erakundeen telefono zenbakiak ere.

 

Azaroak 26

 

Zine-forum-a: “La teta asustada”

Elgoibarko Antzokian

Ordutegia: 21:30etan.

Ongarri zine klubak eta Berdintasun Zerbitzuak antolatuta

Hizlaria: Edurne Epelde.