|
Elgoibarko albisteak |
|
|
Udal Kirol Patronatuak Kirol Erakundeen Kudeaketa Hobetzeko Proiektuaren diploma jaso du (2009/11/25)
Aurreko ostiralean Durangoko kirol instalazioetan ospatu zen ekitaldian, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Euskalitek, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiak antolatzen duten 3K Kirol Erakundeen Kudeaketa Hobetzeko Proiektuan parte hartzeagatik diploma jaso zuen.
Proiektu hau 2008 urtean hasi zen eta bertan Euskaltel Euskadi eta Gipuzkoa Basket bezalako hainbat erakunde publiko eta pribatuk parte hartu dute.
Ekitaldi honetan Ricardo Garate kirol zinegotziak Iñaki Ugarteburu Gipuzkoako kirol zuzendariaren eskutik jaso zuen diploma.
|
|