Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Hamar elkarte gastronomikok azaroko nekazal azoka girotu dute

(2009/11/28)

 

Gure Bide, Zubi Ondo, Karakate, Casa Galiza, Biar Dana, Sallobente, Kalamua, Baltasar, Ego-Toki eta Herri Gain elkarteen kideak

 

Hilero bezala, azken larunbateko feria izan da Elgoibarren. Oraingoan, gure herriko hamar elkarte gastronomiko izan dira (Gure Bide, Zubi Ondo, La Union, Karakate, Casa Galiza, Biar Dana, Sallobente, Kalamua, Baltasar, Ego-Toki eta Herri Gain) feria eguneko protagonista nagusiak. Elkarteek gisatua prestatu dute, bertako baserritarrek ekoitzitako produktuekin.

 

Gisatua prestatu ahal izateko, Udalak karpa batzuk jarri ditu Nafarroa plazan. Gisatua prestatu ostean, elkarte gastronomikoek egindako lana dastatu ahal izan dute herritarrek eta jarduera honekin lortutako dirua Sanlo eskubaloi taldearentzat izan da.

 

Horretaz gain, nekazaritza eta abeltzaintza ferian ohikoa denez, baserritarren postuak izan dira Nafarroa plazan eta Aita Agirre plazan, berriz, ganadua eta baserriko lanabesak egon dira ikusgai.

 

Feria eguna girotzeko, Kale kantariek ekitaldi bat eskaini dute, erdiguneko kaleetan barrena euskal kanta herrikoiak abestuz.

 

Azokako argazkiak