|
Elgoibarko albisteak |
|
|
Herritar ugari bildu dira Egunkariaren aldeko elkarretaratzean (2009/11/28)
Elgoibarko herritar ugari hurbildu dira larunbat honetan Foruen Plazara Egunkaria epaiketaren aurrean auzipetuei elkartasuna adierazteko asmoarekin.
Egunkaria libre lelopean egindako elkarretaratzea Meabe eta Ziarda bertsolarien saio batekin hasi da eta horren ondoren Egunkarian lan egiten zuen kazetari batek prozesuaren egoerari buruzko azalpenak eman ditu. Amaitzeko, bildutako guztiek argazkia atera dute.
|
|