Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Urruzunoko Babes Ofizialeko 71 Etxebizitzen zozketarako epea zabalik urte bukaerara arte

(2009/11/02)

Urruzunoko eremuan etxeak eraikitzeko hasitako lanak

Elgoibarko Udalak aditzera eman nahi du “beste hilabete batez, hau da, urte bukaerara arte” egongo dela zabalik Urruzuno inguruan eraikiko diren Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko epea. Guztira, 71 etxebizitza egingo dira, eta denak salmentan jarriko dira. Izena emateko, Etxebideren bulegoetara jo behar da urtea bukatu aurretik.

 

Udal arduradunen ustetan, Eusko Jaurlaritzak “2010eko maiatzerako” onartuko du hirigintzako proiektua; horrela bada, Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketa “datorren urri aldera” egin liteke.

 

Etxebizitzen zozketan lehentasuna izango dute Elgoibarren, gutxienez, bi urtez erroldatuta dauden pertsonek eta 35 urtetik beherakoek. Bestalde, 35 urtetik beherakoentzat izango dira egingo diren 71 etxebizitzetatik 57, hain zuzen ere, etxebizitzen %80.

 

Etxebiden izena emateaz gain, zozketan parte hartu nahi dutenek, izena emateko orriak jaso beharko dituzte Etxebizitza Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Andia kalea 13, Donostia). Orriak bete ondoren, Kutxak edo Euskadiko Kutxak Elgoibarren dituzten bulegoetan utzi beharko dira.

 

Gaur egun, Elgoibarko herritarrek aurkeztutako 333 eskabide daude Etxebiden. Horietatik 175, Babes Ofizialeko Etxebizitzaren bat erosi nahi duten 35 urtetik beherako pertsonak aurkeztutakoak dira.