|
Elgoibarko albisteak |
|
|
Udalak merkataritza sustatzeko kanpainaren zozketa berria egin du (2009/12/02)
Elgoibarko Udaleko Merkataritza eta Ingurugiro sailek herriko establezimenduetan erosketak bultzatzeko eta plastikozko poltsen kontsumoa gutxitzeko “Gure denda, gure poza!” kanpainaren azaroko zozketa egin dute.
Saritutako zenbakia 17.880 izan da (erreserba 00.018) eta jabeak 100 euroko erosketa-txartela eskuratuko du, beti ere, Txankakua eta Barren azoka merkatarien elkarteetako establezimenduetan gastatzeko. Horretarako txartelaren jabeak hilaren 26a baino lehen deitu beharko du Udaleko 943 741050 telefono zenbakira.
Kanpaina hau urte amaiera arte luzatuko da; hurrengo zozketa abenduaren 24an izango delarik.
|
|