Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Gurasoentzako formazio tailerrak izango dira abenduan

(2009/12/02)

 

Elgoibarko Udaleko Gazteria sailak gurasoei zuzendutako formazio saioak antolatu ditu abendurako (denak 19.00etan hasiko dira, kultur etxean).

 

Lehen saioa “Errefortzuak eta zigorrak” izenburupean egingo da, hilaren 10ean. Bigarrenean “Nola landu gure seme-alaben autonomia” gaia jorratuko da (hilaren 15ean) eta hirugarrenean “Gaur egungo nerabeak” gaia (abenduaren 16an).