Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Korneev errusiarra izango da Elgoibarko XIX. Nazioarteko Xake Txapelketako aurkari nagusia

(2009/12/11)

 

Zenon Franco uruguaiarra, Oleg Korneev errusiarra atzean duelaMiguel Angel Muela, Euskadiko Xake Federazioko lehendakaria, Alfredo Etxeberria alkatearen ondoanKiprian Berbatov 14 urteko gazte bulgariarra

Elgoibarko Udaleko Pleno Aretoan, XIX. Nazioarteko Xake Txapelketa izango da datorren ostegunera arte. Txapelketa Zubi Ondo elkarteak antolatu du, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin.

 

Ekitaldia ostegun honetan jarri da abian, eta bertan, munduko hamar xakelari onenek parte hartuko dute. Aipatzekoa da hamar xakelari horien artean Zenon Franco paraguaiarra egongo dela, txapelketako lehen edizioaren irabazlea.

 

Gainerako partaideak honako hauek dira:  Azer Mirzoev (Azerbaijan), Oleg Korneev errusiarra (sei aldiz txapelketako irabazle), Dragan Paunovic (Serbia), Iván Salgado eta David Lariño estatuko xakelariak, Alejandro Franco, Mikel Huerga eta David Astasio euskaldunak eta 14 urteko Kiprian Berbatov bulgariarra.

 

Iaz bezala, zaleek, eta baita herritarrek ere txapelketa ikusi ahal izango dute Pleno aretoan.

 

Aldi berean, xake partidak Euskadiko Xake Federazioaren web gunean ere ikusi ahal izango dira (iaz 300.000 bisitalditik gora izan ziren web gunean).

 

 

Partehartzaileak eta palmaresa

 

Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketako partehartzaileak eta antolatzaileak