|
Elgoibarko albisteak |
|
|
Urteko gaztarik onena abenduaren 26ko Gabon Zaharretako ferian aukeratuko da (2009/12/10)
Bigarren urtez jarraian, abenduaren 26an izango den Gabon Zaharretako Ferian egingo da urteko gaztarik onena aukeratzeko lehiaketa.
Ekitaldia Elgoibarko Udalak eta Kalamua elkarteak antolatu dute; eta bertan izango dira, 2009 urtean zehar, Idiazabal Jatorri Izendapenaren Batzorde Arautzailearen ardurapean antolatu diren ardi-gazta lehiaketa guztietako irabazleak,
Autengo lehiaketako partaideak honako hauek izango dira: Jesús Aranburu (Idiazabal), Puy eta Gaspar Arrieta (Araia), Aizpea gaztandegia (Olaberria), Mari Mar Castro (Abartzuza), Jesús Mari Ansola (Elgoibar), Ricardo Murias (Muskiz) eta iazko lehiaketa irabazi zuen Ricardo Remiro Eulateko artzaina.
2009ko gaztarik onena aukeratzeko lehiaketa irabazten duenak txapela, garaikurra eta 1.500 euroko saria jasoko ditu.
Bestalde, Aiastia (San Migel) auzoko Belaustegi jatetxeak afaria antolatu du abenduaren 19rako. Bertan, Idiazabal gaztarekin egindako bost plater dastatu ahal izango dira. Janariaren lagungarri, berriz, Otazu upategiko ardoak izango dira.
Afarira joateko 50 euro ordaindu behar dira. Interesatuek Kultur Etxean eta Belaustegi jatetxean eman dezakete izena.
|
|