Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Muguerza krosari buruzko hitzaldi batez ekingo zaio kirol federatuaren sari banaketari

(2009/12/16)

 

 2008ko kirol sarien banaketa

 

Datorren asteartean, abenduak 22, Nazioarteko Juan Mugerza krosaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko hitzaldia izango da, Inazio Bereziartua Musika Eskolaren auditorioan, 19:00etatik aurrera.

 

Ekitaldi honetan atleta ospetsuek parte hartuko dute, hala nola, Martín Fizek (munduko eta Europako maratoi txapelduna) eta Iratxe Aranburuk (Behobia-Donostia lasterketaren eta Euskadiko kros txapelketaren irabazlea). Horietaz gain, bertan izango dira, hainbat garaitan, krosaren antolatzaile izandako zenbait pertsona: adibidez, Juan Mari Iriondo, Anton Azpiazu eta Zigor Diez.

 

Hitzaldi honekin, hasiera emango zaio Elgoibarko kirol federatuaren sari-banaketa ekitaldiari.