|
Elgoibarko albisteak |
|
|
Gipuzkoako Foru Aldundiak Udal Kirol Patronatuaren gestioa saritu du (2009/12/18) Elgoibarko Kirol Patronatuak Gipuzkoa Kirolak izeneko saria jasoko du gaur, ostirala, Donostiako Kursaal jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak halako hamar sari emango ditu, 2009 urtean, kirol arloan, gestiorik hoberena egin dutenei. Saria Gipuzkoako Kirolaren Omenezko Jaialdian banatuko da.
Hainbat irizpide izan dira kontuan Gipuzkoa Kirolak saria Elgoibarko Kirol Patronatuari emateko, esaterako: kirol arloko politika, kirol gestioa, udalerriari begirako antolaketa eta koordinazioa, kirol instalazioen egokitasuna, eta euskara sustatzeko konpromisoa.
|
|