Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Mikel Huerga nafarrak ustekabean irabazi du Nazioarteko Xake txapelketa

(2009/12/18)

 

 Alfredo Etxeberria alkateak Mikel Huerga xake txapelketako irabazleari txapela ematen dioElgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketako irabazleak eta antolatzaileak sari banaketaren ondoren

 

Mikel Huerga xakelari nafarra izan da Elgoibarko XIX. Nazioarteko Xake Txapelketa Magistralaren irabazlea, egindako lanagatik 6 puntu lortu ostean.

 

Irabazlea pozarren egon zen, joan den ostegunean, Udaletxean egin zen sari banaketan. Txapeldunak adierazi zuenez, “emaitza honek Maisu Handiaren araua eskuratzeko aukera emango dit, eta hori da nire helbururik nagusiena.”

 

Oleg Korneev errusiarra, sei aldiz txapelketaren irabazlea eta txapelketa honetako faborito nagusia, bigarren postuan geratu zen; hau ere, sei punturekin. Dragan Paunovic serbiarra, berriz, hirugarren izan zen; eta Azerbaijango Azer Mirzoev, ordea, laugarren (biak ala biak 5,5 punturekin).

 

Bestalde, Zenon Franco uruguaiarrak, Elgoibarko txapelketako lehenengo edizioaren irabazleak, bosgarren amaitu zuen (5,5 puntu), David Lariņok seigarren (4,5 puntu), Alejandro Francok zazpigarren (4,5 puntu), 14 urteko Kiprian Berbatov bulgariarrak zortzigarren (3,5 puntu), Cristian Cruz perutarrak bederatzigarren (3 puntu), eta David Astasiok, hamargarren (puntu 1).

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako zuzendaria, Iņaki Ugarteburu; Elgoibarko alkatea, Alfredo Etxeberria, eta Euskadiko Xake Federazioko presidentea, Miguel Angel Muela izan ziren sariak banatu zituzten ordezkari instituzionaletariko batzuk.