Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Udalak 100 euroko erosketa-txekea zozketatu du abenduan

(2010/01/06)

 Elgoibarko emakume batzuk Gabon Zaharretako postuen produktuak begira

Elgoibarko Udalak herriko establezimenduetan gastatzeko 100 euroko erosketa-txekea zozketatu zuen abenduan; herriko merkataritza sustatzeko bultzatutako “Gure denda, gure poza” kanpainaren barruan. Zenbaki irabazlea 12.817 izan da (19.968 ordezkoa).

 

Bestalde, azaroan egindako zozketaren zenbaki irabazlea ez da agertu. Hori dela eta, 100 euroko erosketa-txekea 00.018 ordezko zenbakiarentzat izango da. Zenbakiaren jabeak urtarrilaren 25era arte dauka saria eskuratzeko eta gastatzeko aukera.