|
Elgoibarko albisteak |
|
|
Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldietarako sarrerak hilaren 20an eta 21ean salduko dituzte (2010/01/11)
Elgoibarko Udaleko gazteria sailak jakinarazi duenez, Pirritx eta Porrotxek pailazoek urtarrilaren 31an Olaizaga kiroldegian eskainiko duten emanaldietarako sarrerak hilaren 20an eta 21ean salduko dituzte, 18.00etatik 20.00etara arte, Herriko Antzokiko leihatilan.
Urtarrilaren 20an, 16.00etako saiorako sarrerak salduko dira eta 21ean, berriz, 18.30ean hasiko den saiorako sarrerak.
Sarrera bakoitzaren prezioa 5 eurokoa da eta pertsona bakoitzak, gehienez, lau erosi ahal izango ditu.
|
|