|
Elgoibarko albisteak |
|
|
Donostiako Musikalis abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbat arratsaldean parrokian (2010/01/14)
Donostiako Musikalis abesbatzako kantari gazteek, ETBko “Oh happy day!” lehiaketako txapeldunordeek, kontzertua eskainiko dute larunbatean (20:00etatik aurrera) Elgoibarko parrokian.
Elgoibarko Udaleko Kultura batzordeburu Iñigo Cearsolok adierazitakoaren arabera, abesbatzak “egitarau zabala eskainiko du. Besteak, beste Mecano, Steve Wonder, Elton John edo Sting musikarien abestiak interpretatuko dituzte. Cearsoloren esanetan, Iñaki Cárcamok zuzentzen duen abesbatza “kantari gaztez osatutako abesbatza batek lor ditzakeen emaitza onen adierazgarri da.”
Elgoibarren eskainiko duen kontzertuan Musikalis abesbatzak Vera Tchoulkova piano-jolearen laguntza izango du.
|
|