Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Igandean jokatuko den LXVII. Juan Mugerza Nazioarteko Krosa aurkeztu dute

(2010/01/20)

 

Krosaren aurkezpena

Elgoibartarrek aukera ezin hobea izango dute datorren igandean, hilaren 24an, goi mailako atletismoa zuzenean ikusteko. Izan ere, Juan Mugerza Nazioarteko Krosaren LXVII. edizioa egun horretan izango da, ohitura denez, Mintxetako zirkuituan.

 

Juan Mugerza Krosa astearte honetan aurkeztu dute Elgoibarko Udaletxeko Pleno Aretoan. Ekitaldi horretan, Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatea, Ricardo Garate Udaleko Kirol Patronatuko lehendakaria, Zigor Diez Mintxeta Atletismo Taldeko kidea eta probaren antolakuntzan aritu diren beste hainbat lagun elkartu dira, beti ere, lasterketa guztietan arituko diren atletak ezagutarazteko eta, nola ez, eskualdeko herritar guztiak igandeko ekitaldian parte hartzera gonbidatzeko asmoarekin.

 

Lasterketei dagokienez, probak goizeko 10:00etan hasiko dira, eta 3 orduko atletismo ikuskizuna egongo da.

 

Ohitura denez, larunbatean krosean parte hartuko duten korrikalariei ongietorria egingo zaie. Ekitaldia 19.30ean hasiko da udaletxeko Pleno aretoan eta nahi duten herritar guztiek bertara joateko aukera izango dute.

 

Atletarik aipagarrienak