|
Elgoibarko albisteak |
|
|
Udal Kirol Patronatuak ibilaldi berriak egokitu ditu kiroldegiko rokodromoan (2010/01/29)
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak hainbat ibilbide berri egokitu ditu Olaizaga kiroldegiko rokodromoan; 5 eta 8a+ maila bitartekoak, hain zuzen ere. Iosu Merinok eta Ion Lazkozek prestatu dituzte ibilbideak. Horrela bada, eskalatzaileek ibilbide horiek azaltzen dituen krokisa eskatu dezakete Olaizaga kiroldegiko Harreran. Bestalde, Udal Kirol Patronatuak gogoratzen du bazkideek kiroldegiko rokodromoa doan erabili dezaketela.
|
|