Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Udalak bukatutzat eman du herriko merkataritza bultzatzeko kanpaina

(2010/02/01)

 

 Hainbat herritar “Gure denda, gure poza” kanpainaren barruan banatutako poltsekin

Elgoibarko Udalak bukatutzat eman du herriko merkataritza bultzatzeko asmotan abian jarri zen “Gure denda, gure poza”  kanpaina.

 

Kanpaina hau dela-eta egin diren ekintzei dagokienez, Udal arduradunek honako hau aditzera eman nahi dute: abenduan zozketatu zen 100 euroko erosketa-txartelaren sariduna agertu ez denez, saria 19.968 zenbakia duenarentzat (ordezko zenbakia) izango dela.

 

Saria jasotzeko epea otsailaren 25ean bukatuko da.

 

Kanpainaren ezaugarriak

Elgoibarko 97 establezimenduk parte hartu dute Gure denda, gure poza kanpainaren barruan 2009an burututako ekintzetan. Egindako ekintzak ondorengoak izan dira:

 

- Komunikazio ekintzak:

- Kanpainaren irudia zeramaten zenbait lona ipini ziren herriko gune desberdinetan: Sigmako zubian, Merkatu Plazako eraikinean, Foruen Plazako frontoian…

- Pegatinak eta gozokiak banatu ziren parte hartu zuten establezimenduetan.

- Urtean zehar antolaturiko kultura eta bestelako kale-ekimenetan kanpainaren irudia ere bertan egon zen, Elgoibarko merkataritza sektorea sustatzeko helburuarekin.

- Mintxetako igerilekuan, hautsontzi eramangarriak banatu ziren doan eta hauek ere kanpainaren irudiarekin diseinatu ziren.

 

- Ingurumena eta promozio arloko ekintzak:

- 4500 poltsa berrerabilgarri banatu ziren Elgoibarko etxebizitzetan, plastikoen kontsumoa gutxitu eta erosketak herriko dendetan egiteko helburuarekin.

- Uztaila eta abendua artean, hileroko zozketak burutu dira beraien erosketak egiterakoan, plastikozkoak ez diren poltsak erabili dituzten bezeroen artean. Sari desberdinak zozketatu dira, hala nola, bizikleta tolesgarriak eta erosketa-bonoak.