|
Elgoibarko albisteak |
|
|
Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldirako azken sarrerak igandean salduko dituzte (2010/01/29)
Elgoibarko Udaleko Gazteria sailak jakinarazi duenez, Pirritx eta Porrotxek pailazoek igande honetan Olaizaga kiroldegian eskainiko duten emanaldietarako azken sarrerak igandean bertan erosi ahal izango dira, 15.30etik aurrera, kiroldegiaren harreran.
Pailazoek bi emanaldi eskainiko dituzte Elgoibarren, 16.00etan eta 18.30ean, hain zuzen ere. Sarrera bakoitzaren prezioa 5 eurokoa da.
|
|