Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Elgoibarko IMHk hogeigarren urteurrena ospatu du

(2010/02/04)

 

IMHko 20. urteurrena ospatzeko ekitaldia

 

Asteazkenean, otsailak 3, ikastetxea sortu zeneko hogeigarren urteurrena gogorarazteko ekitaldi nagusia egin zen Elgoibarko Erreminta-Makinaren Institutuan (IMH).

 

Ekitaldian ikastetxearen sorrera gogora ekarri, eta bidenabar, Alberto Ortueta zenari omenaldia egin zioten. Ekitaldi honetako buru Lehendakaria, Patxi Lopez, izan zen. Lehendakariaz gain, bertan, erakunde eta enpresetako ordezkari ugari izan ziren; hala nola, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia; Bernabé Unda Industria sailburua; Gemma Zabaleta Enplegu sailburua; David Urzainqui Lanbide Heziketako sailburuordea; Javier Ruiz Enplegu eta Prestakuntzako sailburuordea  eta Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatea.

 

Ekitaldiari hasiera emateko, 10:30 aldera, bertaratutakoek bisita bat egin zuten, IMHko instalazioak ikusteko. Bisita egin ostean, harrera egin zieten agintariei. Ondoren, bideo bat ikusi eta hainbat partehartze izan ziren. Ekitaldian zehar, IMHko lehenengo presidente izan zen Alberto Ortuetari (2009ko otsailaren 4an zendua) omenaldia egin zioten. Bukatzeko, Erreminta-Makinaren Museoa ikusi, eta luncha izan zuten.

 

Ekitaldiaren argazkiak