Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Gazteen lokalen erabilerari buruzko bilera irekia izango da larunbat honetan

(2010/02/05)

 

Launbat honetan, otsailaren 6an, Foru Aldundiak bultzatutako Kudeatuz programaren baitan, gazteen lokalen erabilerari buruzko adostasunak sortzeko prozesu partehartzailearen  bigarren saioa ospatuko da Lanbide Heziketako Institutuan (MEKA), 10.00etan hasita. Aztiker, Jendarte-ikerketa aplikatuak lantzen dituen enpresako teknikariek saioa dinamizatuko dute.

 

Bilerak bi orduko iraupena izango du eta helburua “aurreko saioan atera zenarekin adostasunen zirriborroa lantzea izango da”.

 

Lehen saioan parte hartu zutenez gain, parte hartu nahi duen herritar oro gonbidatuta dago.