Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

Oporretan ere bertso giroa izango da Elgoibarren

(2008/07/10)

 

Bertso Udalekuetako une bat

 

Aurten ere 15-18 urte bitarteko gaztetxoentzat bertso-barnetegia antolatu du Bertsozale Elkarteak Aubixan eta horren inguruan hainbat ekitaldi ireki antolatu ditu,  bereziki, herriko gazteei zuzendurikoak.

 

Hona hemen Bertsozale Elkarteak, Elgoibarko Udaleko Euskara Batzordearen laguntzaz, prestatu duen eskaintza:

 

  • Uztailak 12, larunbata: Txitxiburduntzia eta bertso-afaria Jokin Uranga, Amaia Agirre eta Iņaki Viņaspre bertsolariekin, Aubixan 18:30etatik aurrera. Prezioa: 10 euro.

  • Uztailak 16, asteazkena: Bertso-tribiala eta kantaldia arratsaldeko 17:00etatik aurrera Mintxetako igerilekuetan. Gaztetxoek kantu saio bat dinamizatuko dute, Oskar Estanga musikariaren laguntzarekin. Horretarako herritarrei kantuen letren fotokopiak banatuko dizkiete.

  • Uztailak 17, osteguna: Bertso afaria Andoni Egaņa eta Maialen Lujanbio bertsolariekin.  Aubixan 20:30etatik aurrera. Prezioa: 10 euro.

 

Egitasmo honen bidez  bertso-barnetegian egindako lana herritarren artean zabaldu nahi da eta gaztetxoen artean bertsozaletasuna sustatu.

 

Hortaz, ekitaldi horietan parte hartu nahi dutenek informazio gehiago lor dezakete Udaleko Euskara Sailean (Kultur Etxean goizez). Bertso afari edota bazkarirako izena emateko ere, bertara joan edota 943 744366 telefono zenbakira deitu goizez.