|
Elgoibarko albisteak |
|||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Elgoibarko Udalak 2008ko euskararen erabilera neurtzeko ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu (2008/07/11)
Elgoibarko Udalaren Euskara Batzordeak ekainaren lehen astean egindako kale-neurketaren arabera, elgoibartarren % 39,57ak hitz egiten du euskaraz gure herriko kaleetan. Azterketa hau egin ahal izateko, 9.379 elgoibartarren hizkuntz jokaera neurtu da.
Hauexek izan dira 2008ko emaitzak:
ADINAREN ARABERA zera ageri da:
Urtez urteko datuak konparatuz gero, adinaren araberako emaitzak beti antzerakoak izaten dira. Elgoibarren, inguruko herrietan bezala, haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak (% 52,9). Helduak dira, berriz, gutxien darabiltenak.
GIROEN ARABERA zera ageri da:
Bukatzeko, esan beharra dago horrelako neurketek euskararen erabileraren bilakaera orokorra zein den jakiteko balio dutela, eta joera orokorra hartu behar dela kontuan eta ez urte batetik bestera dagoen kopuru aldaketa.
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||